Select Page
Arabako Lautadako Kuadrillak, bertako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren I. Plana

Arabako Lautadako Kuadrillak, bertako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren I. Plana

Arabako Lautadako Kuadrillak, bertako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren I. Plana egitearen ondorioz, denboraldi berri bati hasiera ematen dio. Orain arte emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan jarduera arauemailea mugatua izan da eskualde mailan edo Kuadrillan, nahiz eta gure inguruan udalerri askok Berdintasunerako Plan bat baino gehiago izan, horien artean Kuadrillako bi udalerrik, besteak beste. Hala eta guztiz ere, oraindik ez zen funtsezko pausu hori eman eskualde mailan.
Arabako Lautadako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana dokumentu arauemaile bezala aurkezten da kuadrilla osatzen duten zortzi udalerrietara zuzendutako gutxieneko eta erabateko jarduera-irizpide batzuk ezartzeko asmoz. Administrazioko arlo tekniko guztientzako zeharkako lan-tresna baliagarri bat izateaz gain, herritarrentzako ondorio positiboak bultzatzea da Plan honen helburu nagusia.

Arabako Lautadako Kuadrillako Indarkeria Matxistaren Biktimei zuzendutako laguntza hobetzeko Erakundeen arteko II. Koordinazio- eta Jarduera-Protokoloa

Arabako Lautadako Kuadrillako Indarkeria Matxistaren Biktimei zuzendutako laguntza hobetzeko Erakundeen arteko II. Koordinazio- eta Jarduera-Protokoloa

Arabako Lautadako Kuadrillako Indarkeria Matxistaren Biktimei zuzendutako laguntza hobetzeko Erakundeen arteko II. Koordinazio- eta Jarduera-Protokoloa sinatzen duten erakundeek
AZALTZEN DUTE
Gune fisiko eta sinboliko guztietan emakumeen aurka, emakume izateagatik, eta tradizionalki egokitutako genero-eskemak hausten dituzten gorputzen kontra, alegia, intersex, transgenero, transexual, homosexual edo lesbikoak diren horien aurka erabiltzen den indarkeria mota guztietan azalarazten da gure gizartean nagusi den indarkeria matxista. Indarkeria matxistaren egiturazko izateak generoan du oinarri. Ziur asko jendartean giza-eskubideen urratze ohikoena eta ezkutatuena dela, baina horretaz gain, larritasun handiko arazo soziala da indarkeria matxista.
Indarkeria matxista ohikoena emakumeen aurkako indarkeria da, emakumearen eta gizonaren arteko desoreka historikoaren adierazpena, hain zuzen ere. Honen bitartez, gizonak emakumea menderatu eta diskriminatu ohi izan du, horrela emakumeari bere emantzipazio osoa kenduz. Emakumeak gizonekiko mendekotasunezko posizioan mantentzeko asmoz, mekanismo sozial erabakigarritako bat da indarkeria hau.

XXI. Eskualdeko Berdintasunerako Topaketa

XXI. Eskualdeko Berdintasunerako Topaketa

XXI. Eskualdeko Berdintasunerako Topaketa.

Barria. Urriaren 20an, Larunbata.

Emakumeok hitza hartzeko giltza

ORDUTEGIA

10:00. Harrera

Ana Gorospe; Arabako Lautadako Kuadrillako Lendakaria
Nekane Zeberio; Diputatu Nagusiaren Kabineteko Zuzendaria
David López de Arbina; Donemiliagako Alkatea

10:30-12:30. Hitzaldia

Isabel Mastrodoménico; Soziologo feminista eta komunikazio eta genero Agenziako zuzendaria

12:30-13:00. Atsedenaldia

13:00- 14:30. Mahi ingurua.

Nati López de Munain; Burgeluko alkate andrea.
Maider García de Vicuña; Aguraingo Zinegotzia.
Yolanda Fernández de Larrea; Alegria-Dulantziko zinegotzia.

14:30-16:00. Bazkaria Barrian; Menua 9,80 €

Autobusa eta Haurtzaindegi-zerbitzua egongo da/

Apuntatzeko emaila: berdintasun@arabakolautada.eus

Telefonoz apuntatzeko: 945 301 200

Icon

XXI. Eskualdeko berdintasunerako topaketa 0.00 KB 15 downloads

XXI. Eskualdeko berdintasunerako topaketa Emakumeok hitza hartzeko giltza Urriaren...