Select Page
2020/2021 KIROL ETA KULTUR EKINTZAK

2020/2021 KIROL ETA KULTUR EKINTZAK

EKINTZEI BURUZKO INFORMAZIOA:

Icon

2020-2021 KIROL ETA KULTUR EKINTZEN LIBURUXKA 0.00 KB 1 downloads

KONTSULTATU HEMEN 2020/2021 IKASTURTERAKO PRESTATURIKO EKINTZAK ...
No file attached

IZENA EMATEA: Donemiliagako Udaletxean irailaren 22a arte. (Epea luzaezina da).Tfnoa.: 945 30 04 72. Inskripzioa pertsonal eta besterenezina da.

INPRIMAKIA: 

Icon

2020/2021 KIROL ETA KULTURA EKINTZETAN IZENA EMATEKO INPRIMAKIA 0.00 KB [download_count] downloads

JAITSI HEMEN 2020/2021 IKASTURTERAKO EKINTZETAN IZENA EMATEKO INPRIMAKIA ...

OHARRAK:

  • Leku baino pertsona gehiagok izena emanez gero,Donemiliagako udalean erroldaturik dauden pertsonek parte hartzeko lehentasuna izango dute. Erroldatuen artean leku baino pertsona gehiago egonez gero, zozketaren bidez erabakiko da.

  • Inskripzio-orria osatu ondoren nahitaezkoa da Donemiliagako udaletxean entregatzea.

  • Kuotak, banku helbideratzearen bidez kobratuko dira hiruhilekoaren hasieran. Behin tailerrean inskripzioa eta ordainketa egin ondoren ez da dirurik itzuliko. Hiru hileko kuotak osorik ordainduko dira, beranduxeago hasi edota jarduerak irauten duena baino egun gutxiagotan bertaratu arren (urria-abendua, urtarrila-martxoa eta apirila-ekaina).

  • Jarduera batean baja emateko Donemiliagako udaletxean idatziz jakinarazi behar da, hiruhileko bakoitzeko 1. eguna baino lehen; bestela, hiruhileko osoa kobratuko da.

  • Osasunarekin, segurtasunarekin, antolaketarekin eta abarrekin lotutako arrazoiengatik, aldaketak egin daitezke programatutako jardueretan.

  • Ikasturte honetan, osasun-prebentzioa dela eta, klase batzuen denbora tartea murriztu da edo murriztu daiteke, behar izanez gero, garbiketak eta desinfekzioak egin ahal izateko.

  • Kirol-jardueretan, jarduera egiteko oinetako esklusiboak erabili beharko dira.

  • Pertsonen arteko distantzia gutxienez 1,5 metrokoa izango da eta maskara egokiarekin joan beharko da.

  • Edukiera, beharrezkoa bada, murriztu edo handitu egingo da osasun-protokoloen arabera.

  • Pandemiaren bilakaeraren arabera eta aurrez aurre egin ezin diren jardueretan, formatu birtualean egiteko aukera ikus daiteke, baita material didaktikoa eta laguntza-bideoak erabiltzekoa ere.

  • Norbanakoek erantzukizunez jardun beharko dute. Herritar bakoitza higiene-neurrien erantzulea da, eta indarrean dauden higiene eta osasun arauak bete behar ditu.