HIRI-HONDAKINEN BILKETA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA
Donemiliagako Udalak jakinarazi nahi du hiri-hondakinen bilketa arautzen duen Udal Ordenantza aldatuko dela, udal-araudia hondakinen kudeaketa eta bilketarako sistema berrira egokitzeko.
Aldaketa horren bidez, ordenantza eguneratu eta udalerriaren egungo beharretara egokitu nahi da. Era berean, hondakinak biltzeko zerbitzuaren funtzionamendu-baldintzak eta erabiltzaileen betebeharrak zehaztuko dira.
Udalak aurrerago emango du ordenantza berriak jasotzen dituen aldaketa nagusien berri, bai eta ordenantza noiz jarriko den indarrean eta herritarrek, udalerriko jarduerek eta ustiategiek kontuan izan beharko dituzten neurriak ere.
Donemiliagako Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritar guztiei hondakinen kudeaketa egokia egiten laguntzeagatik eta ingurumena babesteko zein gure udalerria hobetzeko erakusten duten konpromisoagatik.
Comentarios recientes