by Donemiliagako Udala | Api 17, 2019
Tailerra: Maitasuna, amodio-aferak eta indarkeria
Trebatzailea:Ianire Estébanez
¿Non? Donemiliaga Udaletxean (Ordoñana)
¿Noiz? Maiatzak 4, 10:30etatik 14:30etara
Aurretik izena eman behar da. Haurtzaindegiko zerbitzua behar baduzu, deitu apirilaren 30a baino lehen telefono honetara : 945 30 04 72
by Donemiliagako Udala | Mar 21, 2019
Arabako Lautadako Kuadrillak, bertako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren I. Plana egitearen ondorioz, denboraldi berri bati hasiera ematen dio. Orain arte emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan jarduera arauemailea mugatua izan da eskualde mailan edo Kuadrillan, nahiz eta gure inguruan udalerri askok Berdintasunerako Plan bat baino gehiago izan, horien artean Kuadrillako bi udalerrik, besteak beste. Hala eta guztiz ere, oraindik ez zen funtsezko pausu hori eman eskualde mailan.
Arabako Lautadako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana dokumentu arauemaile bezala aurkezten da kuadrilla osatzen duten zortzi udalerrietara zuzendutako gutxieneko eta erabateko jarduera-irizpide batzuk ezartzeko asmoz. Administrazioko arlo tekniko guztientzako zeharkako lan-tresna baliagarri bat izateaz gain, herritarrentzako ondorio positiboak bultzatzea da Plan honen helburu nagusia.
Comentarios recientes