Select Page
2025/2026 KIROL ETA KULTUR JARDUERAK

2025/2026 KIROL ETA KULTUR JARDUERAK

2025/2026 KIROL ETA KULTUR JARDUERAK

 

IZEN-EMATEAK: Donemiliagako Udaletxean irailaren 22ra arte (Epe luzaezina).

Izena emateko orria bete behar da. Orria Donemiliagako Udaletxean entregatu behar da (aurrez aurre) edo Egoitza Elektronikoaren bidez bidali (https://donemiliaga.eus/sede-electronica/).

Izen-emateak eskainitako plazak baino gehiago badira, zozketa bidez esleituko dira.

Kirol jarduerak urriaren 1-2an hasiko dira. Kuotak banku-helbideratze bidez kobratuko dira hiruhileko bakoitzaren hasieran. Izena eman eta tailerra hasi ondoren ez da ordaindutako dirua itzuliko.

Talde bakoitzean gutxienez 8 pertsona egongo dira. Ezarritako gutxienekora iristen ez bada, jarduera bertan behera gera daiteke.

BERTSO ABENTURA 2025

BERTSO ABENTURA 2025

BERTSO ABENTURA 2025

Udako ekintzak Donemiliagan!

4 eta 12 urte bitartean badituzu, zatoz eta gozatu Bertso Abenturaz, ekainaren 30etik uztailaren 11ra, 10:00etatik 13:30era.

Ez itxaron, leku mugatuak daude.

Erdoñanan itxaroten zaituztegu!

 

 

TXARTEL INFORMATIBOA

Sartu informazio osagarrira esteka honen bidez.

IZENA EMATEKO INPRIMAKIA

Udalekuetan izena emateko inprimakia deskargatu. Bidal ezazu udaletxera ordainagiriarekin batera.