Select Page

DONEMILIAGAKO XXIII MARGO LEHIAKETA LEHIAKETA IREKIAREN OINARRIAK

PARTE HARTZAILEAK
Oinarriak bete eta nahi duten artista guztiek har dezakete parte margo lehiaketa honetan.

FORMATOA
Neurriak 150 x 150 arte izan behar dira. Euskarriak eta teknikak parte hartzaileek nahi dituztenak izango dira.

GAIA
Margo lehiaketaren gaia librea izango da.
Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

EPAIMAHAIA
Kulturarekin eta artearekin loturiko pertsonek osatuko dute. Epaimahaiari ahalmena ematen zaio edozein sari emangabe uzteko, bere iritziaz lanek behar adinako balio artistikorik ez badaukate. Epaimahaiaren erabakia apelatzea ezinezkoa izango da.

EPEA
Lanak Donemiliagako Udaletxean 2018ko urriaren 30ean baino lehen, eguardiko 13:00ak arte, entregatu ahal izango dira.
Lanarekin batera, gutunazal bat ere aurkeztuko da. Honetan egilearen datuak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, egin den lekuaren izena eta lanaren izenburua jarri beharko dira.

SARI BANAKETA
Udalerriko Jaia egiten den egunean, 2018ko azaroaren 10an eguardiko ordu batean egingo da.
SARIAK
Lehenengo saria Donemiliagako Udalaren esku geratuko da. Haien egileek jabetza eskubidea galduko dutelarik.
Donemiliagako Udalak sariketa honetarako, honako sari hauek emango ditu:

1. SARIA, 750€  // ACCESITA, 250€.

Sari hauei PFEZ-k ezartzen dituen atxikipen fiskalak aplikatuko zaizkie.

LAN ITZULTZEA
Lan guztiak lehenengoa, izan ezik, bere egileei bueltatuko zaizkie. Sarituak izan ez diren lanak Donemiliagako Udaletxean jaso daitezke 2018ko abenduaren 28a arte.

OINARRIEN ONARPENA
Sariketan parte hartzeak arau hauek osotasunean onartzea eta kontutan izatea dakar berarekin.


Icon

Concurso de Pintura 2018 / Margo Lehiaketa 2018 2.60 MB 33 downloads

XXIII CERTAMEN DE PINTURA DE SAN MILLÁN BASES DEL CONCURSO /DONEMILIAGAKO XXIII...