Select Page

Oinarri hauen xedea da Arabako Lautadako Kuadrillak antolatutako II. “Lautada Vital” Lehiaketaren baitako Komikien Ataleko parte-hartzea arautzea.

Parte hartu ahal izango dute 15 urtetik gorako (adin horretakoek barne) amateurrek, lana gaztelaniazkoa edo euskarazkoa baldin bada. Bakarka nahiz taldean parte hartu ahal izango da.

Egile bakoitzak gehienez 3 lan original aurkeztu ahal izango ditu. • Gaia izango da Arabako Lautadako Kuadrilla deritzon eskualdeko on-dare etnografiko eta kulturala, eta lanetan erabili beharreko teknika norberak aukeratuko du. • Formatua A-4 izango da, errotulua eta orrialde-zenbakia jarrita, mar-korik gabe. Originalak babesteko, azetato-orriak, tipula-papera edo antzekoak erabili ahal izango dira. • Lanak 3 eta 5 orrialde bitartekoak izango dira. • Lanek orrialde-zenbakia izan beharko dute; eta atzealdean, berriz, izena.