Select Page
2018ko DONEMILIAGA UDALERRIKO JAIA

2018ko DONEMILIAGA UDALERRIKO JAIA

EGITARAUA

12:30,   XXIII. Margo Lehiaketara, XXI. Umeen Margo Lehiaketara eta  XI. Argazki lehiaketara  aurkezturiko lanen Erakusketa.

12:30 – 14:30, Puzgarriak.

13:00,   Sari banaketa.

14:30,   Herri Bazkaria (Sarayolako menua).

Helduentzako menua, Erroldatuak: 18€ // Ez Erroldatuak: 23€.

Haurrentzako menua (12 urte arte): Erroldatuak: 8€ // Ez Erroldatuak:11€

15:00 – 16:30, Puzgarriak.

16:15,   Buruhandiak egiteko tailerra.

16:30,   Mus txapelketa azkarra.

17:30,   BOCABEATS KOMEDIA.

18:45,   MUSIKA.             

20:00,  Mus txapelketaren sari banaketa. 

Arabako lautadako Komikien lehiaketa

Arabako lautadako Komikien lehiaketa

Parte hartu ahal izango dute 15 urtetik gorako (adin horretakoek barne) amateurrek, lana gaztelaniazkoa edo euskarazkoa baldin bada. Bakarka nahiz taldean parte hartu ahal izango da.

Aurkeztutako lanek originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute; ez dira onartuko editatutako, argitaratutako edo beste lehiaketa batzu-etan saritutako lanak. Lanak ondoko agiriekin batera aurkeztuko dira: • Parte hartzeko eskabidea, behar bezala beteta. • NAren fotokopia. • Aurkezturiko lanaren egiletzari buruzko zinpeko adierazpena. Agiriok gutun-azal itxi batean aurkeztuko dira, kanpoaldean lanaren izena eta zein modalitatetara aurkezten den adierazita.

Arabako Lautadako labur metraila lehiaketa

Arabako Lautadako labur metraila lehiaketa

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute 15 urtetik gorako pertsonek (adin horretakoek barne).

Film laburrak edozein grabagailurekin filmatu ahal izango dira: sakelako kamera, argazki-kamera digitala, akzio-kamera, tableta, bideokamera, etab. Ondoren, nahi izanez gero, kanpo-erreminten bidez editatu ahalko dira.

Arabako Lautadako Kuadrillak, bertako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren I. Plana

Arabako Lautadako Kuadrillak, bertako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren I. Plana

Arabako Lautadako Kuadrillak, bertako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren I. Plana egitearen ondorioz, denboraldi berri bati hasiera ematen dio. Orain arte emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan jarduera arauemailea mugatua izan da eskualde mailan edo Kuadrillan, nahiz eta gure inguruan udalerri askok Berdintasunerako Plan bat baino gehiago izan, horien artean Kuadrillako bi udalerrik, besteak beste. Hala eta guztiz ere, oraindik ez zen funtsezko pausu hori eman eskualde mailan.
Arabako Lautadako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana dokumentu arauemaile bezala aurkezten da kuadrilla osatzen duten zortzi udalerrietara zuzendutako gutxieneko eta erabateko jarduera-irizpide batzuk ezartzeko asmoz. Administrazioko arlo tekniko guztientzako zeharkako lan-tresna baliagarri bat izateaz gain, herritarrentzako ondorio positiboak bultzatzea da Plan honen helburu nagusia.