Select Page
berdintasuna_Donemiliaga
Jaitsi
Download is available until [expire_date]
  • Version
  • Jaitsi 6
  • File Size 1.60 MB
  • File Count 1
  • Create Date 4 urria, 2018
  • Last Updated 4 urria, 2018

Arabako Lautadako Kuadrillako Indarkeria Matxistaren Biktimei zuzendutako laguntza hobetzeko Erakundeen arteko II. Koordinazio- eta Jarduera-Protokoloa

Arabako Lautadako Kuadrillako Indarkeria Matxistaren Biktimei zuzendutako laguntza hobetzeko Erakundeen arteko II. Koordinazio- eta Jarduera-Protokoloa sinatzen duten erakundeek
AZALTZEN DUTE
Gune fisiko eta sinboliko guztietan emakumeen aurka, emakume izateagatik, eta tradizionalki egokitutako genero-eskemak hausten dituzten gorputzen kontra, alegia, intersex, transgenero, transexual, homosexual edo lesbikoak diren horien aurka erabiltzen den indarkeria mota guztietan azalarazten da gure gizartean nagusi den indarkeria matxista. Indarkeria matxistaren egiturazko izateak generoan du oinarri. Ziur asko jendartean giza-eskubideen urratze ohikoena eta ezkutatuena dela, baina horretaz gain, larritasun handiko arazo soziala da indarkeria matxista.
Indarkeria matxista ohikoena emakumeen aurkako indarkeria da, emakumearen eta gizonaren arteko desoreka historikoaren adierazpena, hain zuzen ere. Honen bitartez, gizonak emakumea menderatu eta diskriminatu ohi izan du, horrela emakumeari bere emantzipazio osoa kenduz. Emakumeak gizonekiko mendekotasunezko posizioan mantentzeko asmoz, mekanismo sozial erabakigarritako bat da indarkeria hau.