I. “LAUTADA VITAL” LEHIAKETAren
baitako 2 minutuko Film Laburren Atala
PARTE-HARTZEA
1.- Lehiaketan parte hartu ahal izango dute 15 urtetik gorako pertsonek (adin horretakoek barne).
LANEN BETEKIZUNAK
2.- Film laburrak edozein grabagailurekin filmatu ahal izango dira: sakelako kamera, argazki-kamera digitala, akzio-kamera, tableta, bideokamera, etab. Ondoren, nahi izanez gero, kanpo-erreminten bidez editatu ahalko dira.
3.- Film laburrek originalak izan beharko dute; ezingo dira beste deialdi batzuetan saritutakoak aurkeztu. Lehiaketara aurkeztuta-ko film labur bakoitzari izena jarri beharko zaio, eta adierazi beharko da gaztelaniazko edo euskarazko kategoriara aurkezten den.
4.- Gehienez 2 minutuko iraupena izango dute, kredituak bar-ne, edukiz gero; ahalik eta bereizmen eta kalitate handienaz grabatuta egongo dira. Fitxategien formatua hauek izan daitez-ke: MOV, MPEG4, AVI, WMV, MPEGPS, FLV, 3GPP eta WebM.
5.- Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 3 film labur aurkeztu ahal izango ditu, eta gaia izango da Arabako Lautadako Kuadrilla deritzon eskualdeko ondare etnografiko eta kulturala.
Comentarios recientes