Select Page
HIRI-HONDAKINEN BILKETA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA

HIRI-HONDAKINEN BILKETA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA

HIRI-HONDAKINEN BILKETA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA

Donemiliagako Udalak jakinarazi nahi du hiri-hondakinen bilketa arautzen duen Udal Ordenantza aldatuko dela, udal-araudia hondakinen kudeaketa eta bilketarako sistema berrira egokitzeko.

Aldaketa horren bidez, ordenantza eguneratu eta udalerriaren egungo beharretara egokitu nahi da. Era berean, hondakinak biltzeko zerbitzuaren funtzionamendu-baldintzak eta erabiltzaileen betebeharrak zehaztuko dira.

Udalak aurrerago emango du ordenantza berriak jasotzen dituen aldaketa nagusien berri, bai eta ordenantza noiz jarriko den indarrean eta herritarrek, udalerriko jarduerek eta ustiategiek kontuan izan beharko dituzten neurriak ere.

Donemiliagako Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritar guztiei hondakinen kudeaketa egokia egiten laguntzeagatik eta ingurumena babesteko zein gure udalerria hobetzeko erakusten duten konpromisoagatik.

 

2026KO “DONEMILIAGA: EZAGUTZEKO TXOKOA” XIX ARGAZKI LEHIAKETA

2026KO “DONEMILIAGA: EZAGUTZEKO TXOKOA” XIX ARGAZKI LEHIAKETA

DONEMILIAGA: EZAGUTZEKO TXOKOA 2026

Hemen da Donemiliagako argazki lehiaketaren XIX. edizioa!

 

PARTE-HARTZAILEAK: 14 urtetik gorako edozein pertsona fisiko. Doakoa.

 

AURKEZTEKO EPEA: 2026ko urriaren 2a arte, udal bulegoetan edo posta ziurtatuaren bidez.

 

OBREN ERAKUSKETA ETA SARI BANAKETA: 2026ko azaroaren 14an, Donemiliagako eguneko ekitaldien barruan.

XIX. ARGAZKI LEHIAKETAREN OINARRIAK

DONEMILIAGA: EZAGUTZEKO TXOKOA

DONEMILIAGAKO XXIX HAURRENTZAKO PINTURA LEHIAKETA 2026

DONEMILIAGAKO XXIX HAURRENTZAKO PINTURA LEHIAKETA 2026

XXIX. HAURRENTZAKO DONEMILIAGA 2026 MARGO LEHIAKETA

PARTE-HARTZAILEAK: Donemiliagako haur guztientzat irekia, 14 urte bitartekoak (biak barne).

 

LANAK AURKEZTEKO EPEA: 2026ko urriaren 16ra arte, udal bulegoetan.

 

SARIEN BANAKETA: 2026 azaroaren 14an, 13:00etan, udalerriko jaiegunetarako antolatutako jardueeren barruan.

 

SARIAK: 30 € lau kategorietan irabazten duen obra bakoiotzeko. Parte-hartzaile guztiek opari bana jasoko dute.