Select Page

II. “LAUTADA VITAL” LEHIAKETAren

baitako 2 minutuko Film Laburren Atala

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute 15 urtetik gorako pertsonek (adin horretakoek barne).

Film laburrak edozein grabagailurekin filmatu ahal izango dira: sakelako kamera, argazki-kamera digitala, akzio-kamera, tableta, bideokamera, etab. Ondoren, nahi izanez gero, kanpo-erreminten bidez editatu ahalko dira.
3.- Film laburrek originalak izan beharko dute; ezingo dira beste deialdi batzuetan saritutakoak aurkeztu. Lehiaketara aurkeztuta-ko film labur bakoitzari izena jarri beharko zaio, eta adierazi beharko da gaztelaniazko edo euskarazko kategoriara aurkezten den.
4.- Gehienez 2 minutuko iraupena izango dute, kredituak bar-ne, edukiz gero; ahalik eta bereizmen eta kalitate handienaz grabatuta egongo dira. Fitxategien formatua hauek izan daitez-ke: MOV, MPEG4, AVI, WMV, MPEGPS, FLV, 3GPP eta WebM.
5.- Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 3 film labur aurkeztu ahal izango ditu, eta gaia izango da Arabako Lautadako Kuadrilla deritzon eskualdeko ondare etnografiko eta kulturala.

Lanak aurkezteko epea 2018ko urriaren 8an hasi eta 2018ko abenduaren 7ko 12:00etan amaituko da. Baliteke epea luza-tzea, antolatzaileek egoki iritziz gero.